Nia (con)pARTE: MR LASPIUR
- niarteterapia
- Sep 8, 2021
- 1 min read
Updated: Feb 12

Nia (con)pARTE guztien ongizate eta propioaz arduratzen den ekintzaileen arteko sare bat osatzeko helburuz sortutako ekimena da.
Proiektu kontziente eta oso politak barrutik ezagutzeko aukera izango duzue.
Espero dut gustuko izan dezazuela, niretzat plazer bat izaten ari da.
Azken asteetan esan bezala, ongizate osoa hainbat aspekturen zainketaren bidez lortu daiteke.
Gure kontsumorako ohiturek ere, gure sentipenetan eragin dezakete, hori dela eta marka jasangarri eta bertakoak ezagutzea, aproposa izan daiteke.
Sekzioa MR Laspiur, Maria, Arte Ederretan lizentziatua den eibartarrak sortutako markarekin estreinatzen dugu. Emakume alai, sortzaile eta ausarta, pintatzen dituen margolanetatik abiatuta material jasangarriekin eta hiru dimentsioko inprimatzaile baten laguntzaz, belarritakoak sortzen dituena.
Bere lana ikusi nahi ezkero, https://www.mrlaspiur.com/ web orrialdea bisitatu dezakezue.
Sakatu PLAY!
Comments